Udalerriko erdiko eremu lauan dago, Zubialde ibaiaren ezkerreko ertzean, Gopegi eta Murua artean. Itsasoaren mailatik 595 metroko garaierara dago.

Agirietan eta garaiaren arabera, zenbait izen izan ditu: Larrinoa 1257an, Larrinua 1294an, Larrenoa 1537an eta Larrinua 1769an.

Kexaako monasterio osatzeko eskutitzean (1378an) Larrinoa eta hurbileko errota bat aipatzen dira.

Orain dela gutxi egindako zenbait ikerketen arabera, Joan de Alava arkitektoa Larrinoakoa zen. Arkitektoak platereskoa sartu zuen penintsulan, baina Araban ez da ezaguna.  Espainiako Eerrenazimenduren maisu nabarmenetako bat izan zen, eta zenbait lan egin zituen ondoko herrietan, besteak beste: Plasencia (Katedralaren kapera nagusia), Valladolid (kolegio-eliza nagusia), Salamanca (Unibertsitateko sakristia) edo Zamora (Katedralaren kapera nagusia). Lan artistikoa 1505etik 1537ra bitartean gauzatu zuen, urte hartan hil baitzen.

Demografia

Zigoitiko ordaintzaileen eta biztanleen matrikularen arabera (1590ean doitu zen), Larrinoan guztira “hamahiru sutegi ordaintzaile ziren, eta zenbait bizilagun nekazarik, zurgin eta batxiler batek osatzen zuten”.

1682an hogeita bat bizilagun ziren.  XVII. mendearen amaieran 88 biztanle ziren Larrinoan, 22 etxetan.  XIX. mendearen lehen erdialdean Larrinoan biztanleria kopurua murriztu egin zen jada.

XIX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera, murrizketa handiagoa izan zen, eta 1861ean 48 biztanle ziren. XX. mendean 18, eta kopuru bera jaso zen 1979ko foru izendegian.

Done Petri (San Pedro) eliza

Eliza eraitsi zen baina adin nagusikoek gogoratzen dute.  Eurek esandakoez gain, estiloari eta osaketari buruzko zenbait datu daude; izan ere, zenbait atal inguruko beste eliza batzuetan kokatu zituzten.

Goialde zuzena zuen eraikinak, eta gotiko berantiarreneko hiru gurutzeria-tarteren bidez estalita zegoen.  Zigoitiko egungo udaletxearen inguruan (Ondategi), bobedaren zenbait klabe daude:  batek Done Petri (San Pedro) irudikatzen du, eta eraitsitako elizaren presbiterioaren erdiko klabea litzakete; beste batek Done Jakue Erromesa iruditzen du. Material guztia Larazo Ruiz de Escuderok eskuratu zuen “eskola-kolonia bat eraikitzeko obra bihurtzearren, kirola egiteko zelaiarekin, eta gazteentzako zentroa eraikitzearren”; Escudero Fundazioa izena zuen.

Bataiarria Etxaguengo elizan dago gaur egun. Oina zilindrikoa da, zenbait hatzapar berantiar ditu, Erdi Arokoen atzekoak, eta basamentua hexagonala da. Eliza horretan, gainera, sakristian, tiradera-altxaria dute, eta Larrinoako apaizak 1890an egindako inbentarioan azaldutakoa dela ematen du. Sakristiako atea, koroaren eskudela eta kanpai bietako bat ere leku horretara eraman omen zituzten.  Beste kanpaia urtu egin zuten.

Gerardo López de Gereñuren arabera, elizaren erdiko motiboa hiru ataletako erretaula eta XVI. mendeko hiru kale ziren; batzuen jatorria platereskoa zen. Lehen erretaula errenazentistan Done Petri (San Pedro) hobi nagusian, Magdalena eta Kristo Santua zeuden; egun, Gopegiko elizan dago, eta oraindik dirauen bakarra da. Apaindurak arte platereskoaren ezaugarriak ditu, aingeruen buru hegaldunekin; Magdalenaren irudia, erretaularen kaleetako erremateak eta aurrealdean den triangelu itxurako frontoia ere estilo horretakoak izan zitezkeen.  Alboko irudiak ondoren egin ziren.

Antzinako San Pedro eliza

Irudi galeria

Kokapena
Abadelaueta elkarte etnografikoa
Pribatutasunaren laburpena

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilera aztertzeko eta bisitatutako orriei eta gure bisitariek egiten duten nabigazio motari buruzko informazioa lortzeko. Cookie Politikan erabiltzen ditugun cookieei buruz gehiago ikas dezakezu edo ezarpenetan horiek desaktibatu.