607 metroko garaieran dago, Gorbeia mendialdean (1.482 m).  Zigoitiko udalerrian eta Gorbeialdeako Kuadrillan dago.  

Herrira joateko, Vitoria-Gasteiz N-622 errepidetik joan (Bilborantz), A-3608 errepidera desbideratu N-240 errepiderantz eta Gopegi eta Larrinoa herriak zeharkatu behar ditugu. Herria zeharkatzen duten bi ibaien (Ametzua eta Zubialde) ertzetan dago. Kokapen geografikoak (zenbait ibilbideren bidegurutzea), jatorria eta hasierako historia zehaztu zituen.

Gasteiztik 17 kilometrora eta Bilbotik 53 kilometrora dago.

Muruko historia

Agirien historian Murua agertzen da egungo izenarekin Jeronimo Aznar apezpikuak 1257. urtean bidalitako eskutitzean, eta Larrinoa eta “Echagoyen” (egun, Etxaguen) herrien artean zegoela aipatu zuen.  1294. urtean Muruak berrehun eta berrogei marabedi ematen zizkion Tarifako setioari; inguruko herriek antzeko kopurua ordaintzen zuten.