Abadelaueta Elkarte Etnografikoa

Nor gara Abadelaueta Elkarte Etnografikoa?

 

Zigoitiko ondare historiko, kultural eta etnografikoa ikertu, zabaldu eta kontserbatzen duen elkartea gara.
Arrazoi batengatik edo gehiagorengatik udalerri honi lotutako pertsonak osatzen dugu: batzuk Zigoitikoak gara, beste batzuk “hojalateroak” (jatorrizkoak ez diren pertsonei ematen zaien jentilizioa) eta beste asko kolaboratzaileak (Kontzejuetako informatzaileak eta aditu espezializatuak), gure arbasoen giza sustraiei garrantzia emateko eta Zigoitia eta bertako jendea xehetasunez eta zabal ezagutzeko apustuan laguntzen diguten lagunak.
Elkartearen hasiera gure “Javierico” ri, Javier Goikoetxeari eta beste lagun talde txiki bati zor zaie,  gure herrietako jatorriari balioa eman, ezagutza sustatu eta suspertzeko beharra  bultzada kutsakorra eman nahi izan ziotelako.

«Urte batzuk dira gure jatorriari eta Zigoitiko ondareari balioa ematen»

Lan, ikasketa, borroka, erronka eta lankidetzako urte hauetan ugariak izan dira gure inguruko aberastasuna aztertzeko, zabaltzeko eta birgaitzeko jarduerak. Hala ere, ezin dugu inoiz bukatutako helburuez hitz egin, proiektuak eta lana ez baitzaizkigu amaitzen.

Zigoitiko udalerriaren alde eta eta udalerria osatzen duten pertsonentzat egiten dugu lan. Gure bizirauteko modu bakarra gogo bizia eta dirulaguntzen bidezko finantzaketa da,  irabazi-asmorik gabeko elkartea baikara.

Agian, pixkanaka ehuntzen eta zabaltzen ari garen sare horrek garrantzi handiagoa hartuko du, eta “haziak” behar besteko indarra eta oihartzuna hartuko du udalerrian eta inguruetan, interes horiek hurrengo belaunaldietan ere bermatzeko.

Nor da nor ABADELAUETA ELKARTEAN

 

Lehendakaria: Mónica Sáenz de Heredia Ibáñez

Lehendakariordea: Ainhoa Etxebarria Maestu

Idazkaria: Manolo Sáez de Castillo Izquierdo

Diruzaina: José Ochoa de Eribe Ugarriza

Batzordekideak:

Felix Placer Ugarte, Esteban Etxebarria Lekue, Pablo Santamaría López de Ipiña, Fernando Garcia de Cortázar Ugarriza, Xabier Galarraga Lasa, Óscar Pedrosa Ansotegi, Tomás Fernández de Larrea Albisua, Henar Cebrián Fernández

Abadelaueta.com (Web orria)

 

Zuzendaritza: Abadelaueta Elkarte Etnografikoa

Zuzendaritza teknikoa eta diseinua: LABOX Marketing y Comunicación (Sergio Gil) , Ane de Diego, Manolo Sáez de Castillo

Edukiak: Esteban Etxebarria, Ainhoa Etxebarria, Manolo Sáez de Castillo, Xabier Galarraga

Argazkiak: Manolo Sáez de Castillo, Xabier Galarraga

Kartografia: Aitor Arrieta, Ane de Diego

Itzulpenak:  Iñaki Arrieta, Xabier Galarraga

Babeslea: Zigoitiko Udala

Abadelaueta elkarte etnografikoa
Pribatutasunaren laburpena

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilera aztertzeko eta bisitatutako orriei eta gure bisitariek egiten duten nabigazio motari buruzko informazioa lortzeko. Cookie Politikan erabiltzen ditugun cookieei buruz gehiago ikas dezakezu edo ezarpenetan horiek desaktibatu.