Gutxi dira Zigoitian eta Zigoitiko euskarari buruz hitz egiten diguten dokumentuak. Webgune honetako hainbat artikulutan egileak eta autoreak aipatzen dira.
Asko dira Zigoitiko euskaldunak, Eusko Jaurlaritzaren inkesta soziolinguistikoaren arabera, % 38.84 (?), baina ez da inor geratzen hitz egin edo antzinako aldaera zigoitiarra ezagutzen duenik.
AITOR ARANA idazle eta hizkuntzalariak, ERROTETA argitaletxeak, Zigoitiko Udalari eta Arabako Foru Aldundiari esker argitaratutako “ZIGOITIKO ALDAERA, iruzkina eta hiztegia” liburuan aldaera horri buruz ezagutzen denaren laburpena dakarkigu.
Liburua Zigoitiko udaletxean eta gizarte etxean lortu daiteke.
Liburuaren atal nagusia aldaera honen elementu gramatikalen laburpen batek (deklinabidea, aditz formak, sintaxia…) eta hiztegi bikoitz batek osatzen dute: Zigoitiko aldaerak-euskara batua eta bigarren zatian euskara batua-Zigoitiko aldaerak, (askotan ez bakarrik Zigoitikoak).
Euskara ezagutzen ez dutunentzat sarreran badira datu interesgarri batzuk, jarraian laburbiltzen ditugunak:
.- Zigoitian euskara desagertzea eta berpiztea:l
-1863 Luis Luziano Bonapartek gehienbat euskaldunak diren eta galdu duten herriak aipatzen ditu. (Gehienak euskaraz Etxaguen, Manurga, Murua, Larrinoa, Gopeqi, Ondategi, Olano, Zaitegi, Akosta, Zestafe eta Eriben. Buruaga eta Berrikano, gutxiengo euskalduna).
-1919 Jose Migel Barandiaranek bi kondaira bildu zituen Etxaguenen eta hogeita hamar urtetik gorakoek bakarrik dakitela euskaraz dio.
-1970 Pedro Urizarrek euskaldunen zenbaketa egin zuen. Guztira 18, udalerriaren iparraldean.
-2021 Lehen aipatutako Eusko Jaurlaritzaren inkesta
.- Beste alde batetik, datu eta hiztegi guztiak azken mende eta erdian iritsi zaizkigun testuetatik atera dira: Luis M. MUJIKA, J. M. BARANDIARAN, R. M. AZKUE, H. KNÖRR, E. BEOBIDE eta K. ZUAZO, besteak beste.
Eskerrik asko Aitor zure ekarpen handiagatik