ZIGOITIKO TOPONIMIA

“Aitaren, semearen eta bietatik datorrenaren izenean…Nik Arroncio jaunak eta nire seme Tellok, eta… dohaintza egiten diogu  Okoiztako San Vicente monasterioari,,,”  (871)

Esaldi honekin hasten da Zigoitian ezagutzen dugun lehen dokumentua (seguruenik espureoa), 871 urtekoa. Bertan OKOIZTA-LETONU-ZESTAVE-ERIHEHI-OLLEROS, ZATIKA herri eta lekuzko izenak agertzen dira, lehen aldiz.

Eta horrela hasi zen Araba Euskaraz jaia ospatzeko burutu ziren hitzaldi-irteerak Eribe inguruetan 2023ko irailaren 3an eta Letonan 2024ko irailaren 1ean. Abadelaueta Elkarteak gidatu zuen eta gaia izan zen “ZIGOITIKO TOPONIMIA, ulertzeko eta interpretatzeko gakoak”.

 

Eribeko plaza
Abadelaueta elkarte etnografikoa
Pribatutasunaren laburpena

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilera aztertzeko eta bisitatutako orriei eta gure bisitariek egiten duten nabigazio motari buruzko informazioa lortzeko. Cookie Politikan erabiltzen ditugun cookieei buruz gehiago ikas dezakezu edo ezarpenetan horiek desaktibatu.