San Joan, 2025eko irailaren 7an

Zigoitia Euskaraz 2025 jaiaren ospakizunen artean, azken urteetan bezala, txango-hitzaldi bat egin zen irailaren 7an. Aurten Murabe indusketa zen gaia eta Jose Rodriguez arkeologoa eta indusketaren zuzendaria ponentea. Horretarako nahi izan genuen guztiok Muraberako mendi buelta eman eta bertan entzun genuen hitzaldia.

2023tik aurrera egin dira begizko behaketa eta hiru indusketa-kanpaina, beti ere Murabe izeneko herri izandako San Joan eliza ikertu nahian. Ustez hasieran eliz-parrokiala izan eta gero baseliza bihurtu eta abandonatu zen eremua garbitu eta ikertu egin da, Jose Rodriguez, Angel Martinez eta Ivan Sanchez zuzendaritzapean, erakundeen diru laguntza eta Abadelaueta Elkartea  eta bestelako lagunen lanarekin.

Herri eta eliza honen historia data gutxi batzuetan laburbildu daiteke:

.-XIII. mendean agertzen da lehen aldiz Muraabe izena Tarifa setiorako dirua  bildu zen garaian.

.-Murabeko elizako bi toki ezberdinetako morteroan egin diren C14 (karbono 14) azterketek ematen dituen urteak oso zehatzak dira: San Joan eliza 950-1020 urte bitartean eraiki zen.

.-500 bat urte geroago, 1450. urte inguruan herria despopulatu eta eliz parrokiala mendi baseliza bihurtu zen.

.-XIX. mendearen erdialdean ermita utzi, suntsitu eta desagertzen hasi zen sastrakek janda, harik eta XXI. mendera arte indusketa lanei ekin arte.

.-2023-2025 eliza induskatu, ikertu eta hormak sendotu.

.-Azken urtean elizaren inguruetan egon ohi den nekropolia bilatu da, lan handia eta emaitza eskasarekin  (laborategian ikertzen ari diren hezur gutxi batzuk eta harlauza handi bat). Kanpoko garbiketan interes handiko oso ondo landutako hiru mentsula aurkitu dira. Honekin guztiarekin elizaren lanak amaitutzat eman dira.

Eta hemendik aurrerako lanetarako bi galdera:

.-Non daude 500 urte inguruko historian hildakoen arrastoak?

.-Non eta nola bizi ziren eliza honen inguruko murabetarrak?

Hurrengo urteetako kanpainek esango digute.

...2023 arte
2025eko uztaila
Abadelaueta elkarte etnografikoa
Pribatutasunaren laburpena

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilera aztertzeko eta bisitatutako orriei eta gure bisitariek egiten duten nabigazio motari buruzko informazioa lortzeko. Cookie Politikan erabiltzen ditugun cookieei buruz gehiago ikas dezakezu edo ezarpenetan horiek desaktibatu.