Helburu honekin Gorbeia Ikastolako Guraso Elkarteak (IGE) antolatu zuen txango bat mendian zehar. Horrela geratu ginen 2026ko maiatzaren 16an, larunbatean, Mairuelegorretako gobazuloetara iristeko asmoarekin. Bertan parte hartu genuen, antolatzaileek gonbidatuta, Ziskiño Mendi Taldeak, Zigoitia Euskarazek, eta Abadelaueta Talde Etnografikoak. Guztira elkartu ginen 25 partaide, ume eta gurasoen artean.
Abiatu ginen goiz gris batean kanteretako aparkalekutik eta berehala hartu genuen Artzegirako bidea.
Ibilaldian zehar, leku ezberdinen alderdi interesgarriak ikuspegi etnografikotik komentatzen joan ginen.
Hauxe izan zen hain zuzen, Abadelauetaren ekarpena: Hasi ginen adierazten nola Gasteizko udalak XIX. mendean hartu zituen iturburu batzuk ura eramateko hiriburura. Gero azaldu genituen inguruetako toponimo batzuk, eta mendiarekin lotuta zeuden garai batean hainbat lanbide, hala nola artzaina, ikazkina, argina, …
Horrez gain, aipatu genuen nola Zigoitiko txoko hauek eta beste batzuk ezagutzea , oso garrantzitsua da, gure ondarea eta aberastasuna mantentzeko eta babesteko.
Zizkiño taldearen partaide Jonek Mairuelegorreta kobaren esplorazioaren historia kontatu zigun, eta Urkok, Zigoitia Euskerazen partetik, euskal jaiarena.
Jeisteko Asunkortako bidea hartu genuen, eta aparkalekuan agur esan genion elkarri, hurrengo batera arte. Jardueraren balorazioa oso positiboa da, bai Abadelauetaren aldetik, bai horretan parte hartu zuten gainerako pertsona eta kolektiboetatik.
Eskerrik asko eta hurrengo arte.



