Gida gisa parte hartu genuen Montes Solidarios erakundearekin, dibertsitate funtzionala duten pertsonei zuzendutako mendiko jarduerak sustatzeko eta antolatzeko irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuarekin.
Oraingo honetan, Goikobidea ibilbide balizatutik abiatu ginen, Manurga eta Murua artean, eta balio etnografikoa duten hainbat elementu bisitatuko genuen.
Goiz atsegina izan zen; Manurgako zentral elektriko zaharraren hondakinak, duela gutxi indusketa egindako Murabeko San Juan eremua eta Amezuko errota zaharra bisitatu genituen.









