2022ko uztailean, Abadeladueta Elkarte Etnografikoa Montes Solidarios erakundearekin lankidetzan aritu zen minusbaliotasunen bat duten pertsonen talde batekin gure lurraldearen ekialdetik igarotzen den Memoria Historikoaren ibilbide baten zati bat bisitatzeko.

Montes Solidarios elkarteak ezgaitasunen bat duten pertsonei zuzendutako mendiko jarduerak sustatu eta antolatzen ditu.

Bisitatutako zatia Gerra Zibilean fronte nazionala egon zen lurraldea hartzen duen ibilbide zabalago baten parte da.

Ibilbidea Zestafeko enparantzan hasi zen. Oso herri zigortua izen zen eta gaur egun, oraindik laurogei urte igaro ondoren,  gordeak ditu gerra hartako hondar argiak. Antxogiko gurutze eta lubakiak igaro, Linatiren gurutze erauntsia ikusi eta Iñerbas, Arapa eta Eribeganatik Zestafeko bideari heldu genion autobusera itzultzeko.