XIX. mendearen amaieran Zubialde ibaiaren arroan Gasteiz urez hornitzeko egin ziren iturburu eta azpiegituretan zeharreko ibilbidea.

Urtegi – harrobietako lehen aparkalekutik Gorordoko iturburura abiatuko gara. Kutxatilen eta ur hodien gainetik ibiliko gara, Asunkorta erreka zeharkatuz garai bateko artzain txabolaraino, hain zuzen ere orain zaharberritze prozesuan dagoena.

Berriro ere Gingiako harrobiaren albo batetik jaisten gara, duela hamarkada batzuk leku horretan egindako mineralaren erauzketa-jardueraren arrastoa islatzen duen perspektibarekin. Harlanduzko harriztatzea ibaiaren ohe gainean zeharkatu ondoren, gaur egun Zigoitiko biztanle guztiok edaten dugun iturburu ezberdinen lotune den eraikinera iritsiko gara. Kaptazio guzti hauen historia laburki kontatzeko unea da, Gorordo, Artzegi, Salelagua eta Laminatx. Iturburu horiek guztiek, “Goitik” izenekoek, Salelaguako eraikinean biltzen dituzte emariak, eta 1884tik aurrera Gasteiz hornitzen dutenak izan ziren, ura El Campilloko ur-biltegira eramanez, Gasteizko almendraren punturik garaienera. Bitxikeria gisa, aipatutako datan, Salelaguako iturburua baino ez zen behar une hartako biztanleei arreta emateko…

Plano batek Salelagua, Arrillor eta Asunkorta haitzuloen eraketa argi azaltzen laguntzen digu.

Zubialde ibaia (Zalla, Errekaziku…) zeharkatuz jarraitzen dugu, Laminatx iturburua ikusteko (gaur egun baztertuta dago, uraren uhertasuna dela eta) eta Gorbeiako urtegien ertzetik ibiltzeko (1930. urtearen inguruan eraiki ziren). Lehenengoaren funtzioa, altuena, arraste naturalak dekantatzea da, eta behekoa herritarren kontsumorako zen. Gaur egun, jada ez da herritarren hornidura-sarean sartzen. Hemendik aurrera, hainbat alderdi aztertuko ditugu: hodiak, presioa askatzeko sifoiak, urek segurtasunean ezarri zituzten mugak, duela mende bat baino gehiago kasu batzuetan ezarri ziren zigor-ohartarazpenak, “Behetik” iturburuetako hartuneak, ibai-arroaren gaineko eroanbideetarako akueduktu txikiak, ubidearen behealdean egon zitekeen fragua edo burdinola zaharra…

Beheko urtegiko presaren parean, bidera igo eta Lexaburu – Basabarritik gure abiapuntura itzuliko gara. Urak protagonismo berezia duen goiz batez gozatu ondoren, merezi du pare bat atsotitz gogoratzea: “Agua buena, ni enferma ni embriaga ni endeuda” y “Sin olor, color, ni sabor… es el agua mejor”. Zigoitiko uren kalitateari sobera aintzatetsitako laudorioak.

Hurrengora arte.

Esteban Etxebarria


Xehetasunak

Data:

21-03-2026

Ordua:

09:30 - 14:30

Loturak

https://www.abadelaueta.com/

Antolatzaileak:

Abadelaueta Elkarte Etnografikoa

Lekua:

Parking de Bengolarra

Bengolarra, 2

Zigoitia

01138


Abadelaueta elkarte etnografikoa
Pribatutasunaren laburpena

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilera aztertzeko eta bisitatutako orriei eta gure bisitariek egiten duten nabigazio motari buruzko informazioa lortzeko. Cookie Politikan erabiltzen ditugun cookieei buruz gehiago ikas dezakezu edo ezarpenetan horiek desaktibatu.