Antxogi, Zarratoste, Araparte, Oiandiles… Zigoitiaren ekialdean dauden eta forja-lan txukuna duten bidegurutze batzuetatik egindako ibilbidea, gure arbasoek ekaitzak uxatzeko gurtzen zutena… Bidegurutze horiek elementu historikoak dira, beren harrizko oinarriekin, antzinako tradizio horretatik irauten dutenak, soroen bedeinkapena, maiatzaren 3an ospatzen zen erritual bat, aintzinako kultura paganoa eta kristau-arbasoen kulturaren nahaste bat, orindik bizirik dirauena gure bizilagunen artean.

Goizeko ibilbidean, bide batez, toponimia lezio labur bat jaso dugu, erabiltzen ez baditugu ezezagunak izateko arriskuan dauden termino batzuk finkatzeko: Soltesi (abereak urpetzen ziren putzua), Nerrekolandeta, Paributxeta, Garrasta… eta ibilbidearen amaiera gisa, Zestafeko San Nikolas elizan dauden harburu eta leihate erromanikoak ikusiko ditugu.


Xehetasunak

Data:

16-05-2026

Ordua:

09:30 - 14:30

Loturak

https://www.abadelaueta.com/

Antolatzaileak:

Abadelaueta Elkarte Etnografikoa

Lekua:

Parking de Bengolarra

Bengolarra, 2

Zigoitia

01138