Ez dadila inor izutu!
Jar gaitezen 1905ean, Errusiako iraultza hasi zen urtean. Urte hartan, tsarren erregimena erori egin zen. Honekin batera doan dokumentuak erakusten duenez, Zigoitiko Udalak kontratua sinatu zuen partikular batekin estalaktitak eta estalagmitak erauzteko, “kontratatzaileak egokitzat jotzen dituen erabileretarako”.
Hitzarmenak 8 urterako eta urte bakoitzeko berrogeita hamar pezetarako ematen zuen mineral-eraketak erauzteko aipatutako eskubidea, “jendeari erakusteko” erabileraz gain, baita “haitzulora erraz iristeko” komenigarritzat jotzen ziren obrak egiteko ere. Era berean, Mairuelegorretako sarreran atea jartzea baimentzen zen, “bertan ganadua sartzea eragozteko”.
Bitxia bada ere, kontratuak bazuen zuhurtasunen bat; izan ere, “Goi Agintaritzaren ebazpenen” baten bidez ezin bazen haitzuloan sartu estalaktitak eta estalagmitak erauzteko, kontratua deuseztatu egiten zen, hori bai, Udalari ordaindutako urteko kuotak itzultzeko eskubiderik eman gabe.
A zer garaiak! Eta zein astakeria emakida! Oraindik bide luzea dugu egiteko, baina, zorionez, zerbait aurreratu dugu ingurune naturalaren zaintzan, kasu honetan, gure ingurune hurbileneko paraje enblematikoenetako baten aberastasunean.
Beti esan den bezala, Euskadiren edertasuna ere lur azpian dago!