Lanaren egoera:

Lekua: Zigoitia

Data: 2022

Eragilea: Abadelaueta Elkarte Etnografikoa

Zuzendaria: Abadelaueta Elkartea, Jose Rodríguez, Angel Martínez

Kategoria: Ikerketa


Sarkofagoak eta tapak

Zigoitian ikertu gabeko esparrua da Sarkofago eta Estalkiena, eta gehiago dira ezagutzen ez ditugun gauzak ezagutzen ditugunak baino. 2022an  jaso genituen udalerrian  ordura arte arkituta genituen elementuak, mapan eta argazkietan ikusi litekeen kokapen eta egoeran.

Sarkofagoei buruz gutxi esan liteke:

  • Denak daude kontextuz kanpo eta banakako ikerketa egin gabe. Beraz, ez dakigu zein, non eta noiz izan zuten lehenengo erabilera.
  • Jaso dugun informazioak diosku batzuek aska, uhaska, lorontzi… funtzioa bete dituztela. Ez dakigu noizbait gorpurik gorde zuten eta non egin zituzten edo bete ote zuten suposatzen zaien funtzio hori.

Ez dakigu askoz ere gehiago estalkiei buruz:

  • Ezagutzen ditugun gehienek zuloa dute goialdean.  Garai batean herrien sarreretan  ganadua babesteko langak jarten zituzten eta estalkiak langa-orpo funtzioa betetzen zuen, hots, langa eusten zuen. Egun Letonan, Zarandona bailararen sarreran aurkitu dezakegu funtzio horretan dagoen bakarra. Gainerako guztiek zuten lekua eta lana galdu dute, eta apaingarri jarri dira, edo apurtuta aurki ditzakegu beste edozertarako.

Acosta-Okoizta 1

Acosta-Okoizta 2

Berrikano

Errekaiger

Etxabarri Ibiña

Etxaguen

Gopegi 1

Gopegi 2

Gorostiza

Letona

Manurga

Murabe

Murua 1

Murua 2

Olano

Ondategi

Zaitegi

Abadelaueta elkarte etnografikoa
Pribatutasunaren laburpena

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilera aztertzeko eta bisitatutako orriei eta gure bisitariek egiten duten nabigazio motari buruzko informazioa lortzeko. Cookie Politikan erabiltzen ditugun cookieei buruz gehiago ikas dezakezu edo ezarpenetan horiek desaktibatu.