Data: 2020-2023
Eragileak: Abadelaueta Elkartea
Zuzendaritza/Diseinua:
Josu Santamarina Otaola
Abadelaueta Elkartea
Berriemailea: Paco Romero
Ibilbidea:
8.-Zestafeko eliza
9.-Linati
10.-Aurrez aurre
11.-Iñerbas-Arapa
12.-Eribegana
13.-Menea
14.-Atxoste
15.-Saimendi
16.-Nafarrate
SARRERA
Bide hori, Ibilbide Frankistaren bigarren zatia deitzen duguna, Zestafeko eliza erromanikoan hasten da, eta herri hori eta Nafarrate lotzen dituen muino-lerro bat jarraitzen du. Nafarrate Legutio ondoko herrixka txiki bat. Inguruko mendi txikiek, tamaina txikiko haritzez eta erkametzez estaliak, beren adina adierazten dute, zalantzarik gabe gerra ondorengoa. Askotan ez dute izenik: “677 kota”, “687 kota”, etab. Garai hartan nekazaritzari eta abeltzaintzari eskainitako lekua ia landaretza garrantzitsurik gabe irudikatu behar dugu, gaur egun ikus dezakegun paisaia basotsutik urrun. Horrek bisitatzen diren lekuen garrantzi extrategikoa ulertzen laguntzen digu.
Gainera, ibilbide honetan 1936ko azarotik abendura bitartean garatutako “Villarreal Bataila” izenekoaren agertoki gordinenetako batzuk bisitatuko ditugu. Horrela, oraintsuko izugarrikeria gune horiek ezagututa, Giza Eskubideetan oinarritutako bizikidetzaren premia garaikideaz jabetu ahal izango gara.
8.- ZESTAFEKO ELIZA
(524038.00 m E, 4757465.00 m N)
Elizak gordetzen ditu oraindik gerraren arrasto lazgarriak: garbitzerik egon ez den odola eliz barruko hainbat tokitan, kanpai zulatuak, Akostako kanpandorretik emandako “tiro erantzuna” eta kanpoaldeko zulo batean oraindik aurkitzen diren hildakoen hezurrak.
Herriko plazatik, Antxogi kaletik aurrera egin izan bereko gurutzeraino.
Zestafeko elizan Villarrealeko batailaren lehen egunetan matxinatutako eta errepublikarren indarren arteko borrokak oso gogorrak izan ziren. Goarnizio frankistak erresistentzia basatia erakutsi zuen, eta eliza gotorleku bihurtu zen. Erasoaren markak ondo ikusten dira. Alde batetik, kanpandorrea gerraostean berreraiki egin behar izan zuten, eta ondo ikusten da bere fakturaren zati handi bat hormigoizko habeekin garatu zutela. Beste alde batetik, kanpaien ikuspegi xehatuak erakusten du kanpaiek hamarnaka bala-zulo dutela. Jarraitu irakurtzen…
9.- LINATI
(524907.00 m E, 4757798.00 m N)
Eskubiko bidexkatik jo ehiza postu eta lubakien ondotik, eta eskuinera egiten duen bidexka batean, larrearen ertz-ertzean Leandro Linati Bosch alferezaren oroigarria aurkituko dugu.
Inskripzioak dioen bezala, Linati Bosch errepublikarren erasoaldiaren lehen orduetan hil zen. Horrela, batailan “eroritako” lehenetarikoa izan zen. Gurutze hori familiak eraiki zuen, eta hainbat hamarkadatan hona etorri eta hari omenaldia egin izan zion.
“Jausitako jaun” honen historia, zaldirik gabeko zaldunarenak, garbi adierazten digu nola herrialdeko elite kontserbatzaileen zati handi batek Errepublikaren aurka eta matxinatutako kausaren alde egin zuen. Jarraitu irakurtzen…
10.- AURREZ AURRE
(524988.78 m E, 4757829.46 m N)
Aurreratxoago, goi-tentsio kableen azpian, beti ere Gorostizari begira, kable bidean eta aurrez-aurre ikusiko ditugu errepublikako postuen kokapena.
Iñerbas muino horretan, goi-tentsioko dorre baten ondoan eta Arapa izeneko mugarri historikoaren inguruan ikuspegia iparralderantz altxatzen bada, borrokalari frankistek zuten ikuspegia ikus daiteke. Ikuspegi manikeoa, gu haien aurka kontzentuan oinarritua gerraren ispilu. 1937ko neguan egindako krokis panoramiko batean ikus daitekeenez, aurreko mendiak – Oketa, mapan “Gorbea Chico”; Zizkino; Olartegi – “eremu etsai” gisa agertzen da, “gorriak” izenekoen kontrolpekoa. Azken batean, erdibitutako lurraldea, gerraren ikarak menderatua. Jarraitu irakurtzen…
11.- INERBAS-ARAPA
(525135.00 m E, 4757739.00 m N)
Beti ekialdera bidexkatik, orain arte erabat ezkutatuta egon den gune berezi batetik igaroko gara: lubakiz lotuak hainbat porlanezko bunker, besteak beste Zigoitiko txikiena eta handiena, zein baino zein interesgarriagoak.
Arapako bidea hartu eta lubaki lerro baten ondotik jarraituko diogu bideari Arapaganako gidegurutzeraino. Hortik ezkerrera, Nafarratebidetik joko dugu.
Iñerbaseko muino horretan, defentsa-lerro frankista garrantzitsua hedatzen da. Posizio horiek 1937ko urtarrila eta apirila bitartean ustez gotortuak izan ziren, edo behintzat indartuak. Hauek nolabaiteko lasaitasun tirabiratsuko hilabeteak izan ziren euskal frontean. Villarrealeko gudu tragikoaren ondoren, bando biak, eraso zuzenik izanez gero, haien kalteberatasunaz jabetu ziren, eta, horregatik, gogor gotortu zituzten beren posizioak. “Frontearen solidotzeak” zonalde honen “muga” zentzuaz ere hitz egiten digu.
12.- ERIBEGANA
(525075.00 m E, 4757065.00 m N)
Eribe menditik, eta hurrengoetatik ere, oso ondo ulertzen da gerra gune hauen kokapena: bistak ikaragarriak dira. Defentsa eta zelata gune berezia da, lubaki eta harrizko bunkerrekin.
Bidera itzuli, eta beti ekialdera ezkerrera egiten duen bidegurutze batean langa aurkituko dugu…
Eribegana (696 m) muino multzo honen gailur nagusia da. Bere gailur txikiak gudu-lurraldearen ikuspegi handia ematen du, lubakiz zeharkatua, babeslekuz zulatua eta harrizko eta hormigoizko egitura handiekin sendotua. Jarraitu irakurtzen…
13.- MENEA
(525430.27 m E, 4756757.72 m N)
Bi zonalde daude: bidearen gaineko mendixka, lubaki eta ikuspegi ikaragarriarekin, eta bidetik behera dauden “Meneako larrak”. Bide ondoko lar hauetako lehenengoan, alde banatan, harrizko bi bunkerren arrastoak daude.
Inguru horretan kokatu behar zen antzinako Menea herria, nahiz eta kokapen zehatzik ez izan. Izen hau Erdi Aroko hainbat dokumentutan aipatzen da, baita baseliza ere, San Juani eskainia. Hala ere, arkeologiari dagokionez, gaur egun ez da aurkitu horien arrastorik. Orain Meneako mortuorioa da. Jarraitu irakurtzen…
14.- ATXOSTE
(525980.28 m E, 4757346.03 m N)
Bidean behera egin eta azkeneko larraren ertzetik sartuta, erdi aldean irekita dagoen bidetik gora, batzuek Txaragana eta beste batzuek Atxoste deitzen duten mendixkan, urtegi ondoan dauden bi gerra lerroetatik eramango gaitu garbitu den bideak. Harrizko bizpahiru bunkerren arrastoak aurkituko ditugu lerro banatan, beheko aldetik lehengo bidera egin baino lehen.
Txaraganako mendixkari Atxoste ere esaten zaio. Hala ere,
Txaragana oso deskribatzailea da. Izan ere, tokiko erabileraren arabera, “txara” hitzak “sastraka”moduko zerbait esan nahi du. Beraz, “xarabeen mendia” ren aurrean gaude. Landaredia gaur egungoa, basoz, sasiz eta tamaina txikiko zuhaitzez betea, horren fede ematen du. Hala eta guztiz ere, harrizko egitura batzuk metrailadore frankisten guneak ziren Elosuren aurrean. Jarraitu irakurtzen…
15.- SAIMENDI
(525897.00 m E, 4756518.00 m N)
Behin Nafarratebidean, Zigoitia eta Legutioko mugan dagoen Saimendira, Nafarrate herriaren zaindaria, iritsiko gara. Ia arrastorik ez badago ere, oso gune garrantzitsua izan zen gerran. Behin mendebaleko isurialdetik igo ondoren, ikuspegi ikaragarrirekin, Zigoitia, Legutio eta Arratzu Ubarrundiako hiru Udalen arteko mugarriaren ondoan garbitu berria den bidetik egingo dugu zuzenean Nafarrateraino.
Saimendiko mendixka da bide honetako beste begiratokietako bat, orain, azken zatian. Hemendik duela zortzi hamarkada baino gehiago eremu tragiko bihurtu ziren muino guztiak ikusten dira hil ala bizikoak biurtu zirenak: Iñerbas, Eribegana, Menea, Txaragana… Lur-mutur bakoitzak kostu ikaragarria izan zuen giza bizitzetan, azken emaitza, gainera, baikorregia izan gabe bi bandoentzat. Jarraitu irakurtzen…
16.- NAFARRATE
(526902.00 m E, 4756299.00 m N)
Muruko bidearen hasieran bezalaxe, hemen ere, bukaera aldeko eliza suntsituta geratu zen, eta erabat utzita ikusiko dugu.
Lubaki lerroak jarraitzen du urtegiari begira dagoen gailurreriatik Urrunagako urtegiko hormaraino.
Villarrealeko Batailaren testuinguruan, 1936ko abenduaren hasieran, euskal batailoi errepublikarrek, beren Gasteizko bidean, herrixka txikia hartu eta Nafarrateko eliza bat-bateko metrailadora-gunea bihurtu zuten. Handik egun gutxira hasi zen kontraeraso frankista handia, eta Nafarratek bonbardaketa gogorra jasan zuen. Gordexola batailoi nazionalistako zortzi gudarik gelditzea erabaki zuten kideen erretiratzea babesteko. Hauek, Elosura ihesean zihoazela, euriak eta elurrak asko hazi zuten Urkiola ibaia igaro nahian, asko itota hil ziren. Azken batean, Nafarrate bataila hartako pasarte tragikoenetako bat izan zen. Jarraitu irakurtzen…