Data: 2017

Eragilea: Abadelaueta Elkartea

Zuzendaritza/Diseinua:

Abadelaueta Elkartea

Proarte (Sheila Hidalgo)

Zigoitiko Udala (Jon Toña)

Javi Castro

Testuak:  Abadelaueta Elkartea, Javi Castro

Babeslea: Zigoitiko Udala

Ibilbidea:

Abiapuntua Etxagueneko autobus geltokian dagoen karteletik.

  1. Laminiturri
  2. Kanteratxiker
  3. Oketako tumulua
  4. Oketako harrobia
  5. Askor 1
  6. Oketako Gizon-a
  7. Askor 2 eta 3

1.- LAMINITURRI

Hasierako kartela Etxagueneko autobus geltokian dago, elizaren parean, zurezko multzo harmoniatsu batean. Seinaleek herriaren goialdera eramaten gaituzte, iturritik eta abeltzaintza-etxalde batetik, gaur egungo ur-biltegiraino. Bertan, aparkatzeko eta bidea oinez hasteko aukera dago.

Hasi baino lehen esan irteera hau egiteko unerik egokiena udazkenaren amaieratik udaberriaren hasierara bitartekoa dela; izan ere, landaredi-faltak, garoa batez ere, elementu bisitagarriak ikusten utziko digu.

Langa igaro ondoren, Oketarako bidea hartuko dugu, Laminiturriko bidegurutzera iritsi arte. Han, ezkerrean, harrobia eta errotarriak aurkituko ditugu.

Laminiturriko harrobian 50-100 cm-ko diametroa eta 15-45 cm-ko lodiera duten 6 harri aurkitu dira. Tamaina horrek adierazten du inguru horretan errota-harriak oso antzinatik egin direla, ziurrenik X. mendetik aurrera.
Toponimoa hurbil dagoen urmaeletik hartua dago, ekialderantz 250 metro ingurura. Harrobi horrek 2 hektareako azalera duela uste da.
Harrobiaren goialdean azken gerrako lubakien aztarnak ikus daitezke.

Jarraitu irakurtzen: ERROTARRI HARGINEN LANBIDEA. BIZILEKUA MENDIAN

2. KANTERATXIKER

Oketarako bidea jarraituz, basotik belardietara ateratzen da, eta harriaren lan-esparru handi batera iristen da. Bertan, errotarriak, langileak babestuko zituzten etxola hondarrak eta gurdiak kargatzeko harri piloen arteko bide zaharrak aurki daitezke. Bertatik, landutako materiala eramango ziren.

Kanteratxiker inguruan 5 meatze-sektore katalogatu dira, eta horietan harriak atera dira oso antzinatik errotarriak egiteko. Ziurrenik X. mendetik aurrera.

Toponimoak adierazten duenez, harrobi txikia edo txikiagoa da, Oketaren tontorrean dagoen harrobi handiarekin parekatzeko, ipar-mendebalderantz 1.000 metro ingurura baitago, eta harekin harremanen bat izango luke eta harriak husteko bide berberak partekatuko lituzke.

24 errotarri aurkitu izan dira 5 eremutan, 40 cm eta 140 cm bitarteko diametrokoak. Aspaldi-aspaldikoak direla esan nahi du horrek. Harri gehienak goroldioz estalita daude.

Harresi eta harri pilaketen hondarrak ageri dira, inguru horretan garatu izan zen jardueraren garrantziaren adierazle. Harrobiaren goialdean, azken gerrako lubakien hondarrak ikus daitezke.

Jarraitu irakurtzen: HARROBIEK SORTZEN ZUTEN EKONOMIA

3.- OKETAKO TUMULUA

Belarditik jarraituz, anfibioak babesteko prestatutako putzu batzuetara eta Oketako Tumulura iristen da. Bertatik bista bikainak ikus daitezke.

Jarraitu irakurtzen:HARRIAK ERAUZTEKO TOKIAK

4.- OKETAKO HARROBIA

Oketarako azken bidean, mendi-mazelaren erdialdean, eskuinetara seinaleztatutako desbideratze bat hartuko dugu, eta Oketako harrobi handiraino jarraituko dugu. Han, errotarri ale handi bat ikusiko dugu, urte askoan harria atera izanaren seinale izan den paisaia harritsu baten erdian.

Oketa mendiaren inguruan hogei bat meatze-sektore katalogatu dira, eta bertan harriak atera dira oso antzinatik errotarriak egiteko. Ziurrenik X. mendetik aurrera.

Harrobi hau inguruko handiena eta ikusgarriena da, ekialderantz jaisten den hegalean ikus daitekeen harri txiki itxurako hondakin kopuruagatik. Gainera, eraikuntzarako harria lortu dela jakin da. Harri lehorrez eraikitako aterpe txiki batzuen hondakinak daude, harginek gaua igaro ahal izateko etxolak izan daitezkeenak, baita materialez kargatzeko gune lauak ere. Zenbait informatzailek adierazi dutenez, harrobi horretan zorrozteko harriak ere egiten zituzten. Zeanuriko (Bizkaia) Olabarriko Erroteak harrobi horretako 130 cm-ko diametroko bi harri erosi zituen, eta Benito Pujana Emaldi errotariak erosi zituen 1945eko martxoaren 15ean.

Kalkuluen arabera, Oketako harrobiak 3 hektareako azalera du, eta 50 eta 100 cm arteko 3 harri aurkitu dira bertan.

Jarraitu irakurtzen: ERROTARRIA ERAUZTEKO ETA LANTZEKO ERAK

5.- ASKOR 1

Oketako bidera irten eta jaitsi egingo gara (Oketan gailurra egiteko eta norabide guztietako paisaia zoragarriak ikusteko aprobetxa daiteke), igoeraren hasieran utzi dugun eta joan-etorria markatzen zuen seinaleraino. Askorreko pinudirantz joko dugu, eta bertan harrobia eta hainbat harri aurkituko ditugu lehenik, eta pixka bat aurrerago Oketako Gizona.

Askor inguruan 4 harrobi katalogatu dira, eta horietan harriak atera dira oso antzinatik errotarriak egiteko. Ziurrenik X. mendetik aurrera.

Lau sektoreen artean kokatutako 16 harriek 60 cm-tik 140 cm-ra bitarteko diametroak dituzte, eta horrek esan nahi du antzintasun handikoa dela. Harri gehienak goroldioz estalita daude. Askor-1 harrobiak 5 hektareako azalera duela uste da, eta 10 harri ere aurkitu dira bertan.

Jarraitu irakurtzen:ERROTARRIEN ETA ERROTEN BILAKAERA

6.- OKETAKO GIZONA

Harrobitik oso gertu Gizon mugarria dago, 2 metroko altuera duena, eta historiaurreko menhirra izan daiteke.

 Jarraitu irakurtzen: OKETA MENDIAREN ERAKETA GEOLOGIKOA

7.- ASKOR 2-3

Aurrera jarraituko dugu pinudiaren ertzetik jaisten den pista aurkitu arte. Jaitsieran, bidearen bi alboetan, errotarrien zatiak ikus ditzakegu. Bide hori Oketako pistara ateratzen da, eta zirkulua itxiko dugu Etxaguenera jaisteko.

Askor inguruan 4 harrobi katalogatu dira, eta horietan harriak atera dira oso antzinatik errotarriak egiteko. Ziurrenik X. mendetik aurrera.

Toponimoa Oketa mendiaren hegoaldeko hegalean dagoen 90 hektareako pinudi zabaletik hartua dago.

Sektore honetan dauden 4 harriek 60 eta 110 cm bitarteko diametroak dituzte, eta lodiera aldakorrak dituzte, 15 eta 25 cm artekoak. Harri gehienak goroldioz estalita daude. Harrobiak 1,5 hektareako azalera duela uste da.

Jarraitu irakurtzen:ERROTARRIEN GARRAIOA. ANTZINAKO BIDEAK

Irudi galeria

Abadelaueta elkarte etnografikoa
Pribatutasunaren laburpena

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilera aztertzeko eta bisitatutako orriei eta gure bisitariek egiten duten nabigazio motari buruzko informazioa lortzeko. Cookie Politikan erabiltzen ditugun cookieei buruz gehiago ikas dezakezu edo ezarpenetan horiek desaktibatu.